viernes, 30 de marzo de 2012

Aurten Bilbon... udaberria 30ean hasi da

Gaur izan da, gaur heldu da udaberria Bilbora. Eskutartie, II. Udaberriko Artisautza Azokak ostiral honetan zabaldu ditu ateak, Bilboko Arenalean. Hemendik eta apirilaren 9 arte han izango dira 30 bat erakustoki eta  prest zazpi kaleei jai giroa emoteko, Arbasok antolatuta. Aurtengo edizioaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko saila, Bilboko Udala, Bilboko Alde Zaharreko dendarien elkartea, DEIA eta Kutxabank izan dira.
Zenbait politikari etorri dira azokari hasiera emateko ekitaldira, besteak beste, Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea, Udaleko beste zinegotzi batzuk, Gabino Martínez de Arenaza, Turismo zuzendaria eta Bilboko kultur eta ekonomia esparruko agenteak ez dira falta.
 Boni García
 Bernat Vidal.
 Iñaki Azkuna.
Eskutartiek lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituena, 14; Gipuzkoak 2; Nafarroak 2, Arabatik 3 etorriko zaizkigu eta Iparraldetik bat.
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, honakoak izango dira: artisau nekazaritzako elikagaien arlokoak, beirakoak, metalekoak, bitxikeriakoak eta zeramikakoak, egurra lantzen dutenak, larrugintzakoak. Hauez gain, artea, harria eta kosmetika lantzen dutenak ere bertan izango dira.
Udaberriko Artisautza Azoka egingo den egunetan, hainbat ekintza ludiko antolatuko dira azoka barruan; horrela, bisitariek aukera izango dute jolas eta parte hartzeko, baita gazteenenek ere beren-beregi antolatuko diren tailerretan.
Ikusleek erakustaldi desberdinak bisitatzeko aukera izango dute. Horrela ikusi ahal izango dute nola egiten diren antzinako kaikuak, egurrezko tailuak, bitxikeriak, zapiak edo ziztak, besteak beste.
Bisitarien ordutegia 11.00etatik 14.30etara goizez eta 17.00etatik 21.00etara arratsaldez izango da. Horretaz gain, eguneroko albisteak www.eskutartie.biz eta http://eskutartie.blogspot.com.es/ atarian ikusgai izango dira. Zure bisitaren zain gaude etorri eta gozatu gurekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario